XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Behe-noblezia.

Behe-nobleziak betekizun militarra zuen batez ere, erregeari zerbitzu batzuk eskainiz.

Ordainketan, Koroak gazteluak ematen dizkie ukantzan eta zergak nahiz errentak jasotzeko eskubidea ere badute.

Erregeak infantzoin-abantailak ere eman ditzake, lagun bati bakarrik edota talde osoari (Hiribilduko Onak).

Gainera baroinen pareko abantaila ekonomikoak dituzte (zergetatik libre, luberritze-eskubidea, eta zilegi-etekinetatik - bilauen aldean- bi halako jasotzen dituzte); hala ere, koroaren gastuetarako laguntzak eskaintzen dituzte.

Eskumenezko pribilegioak, berriz, ez dira eskasagoak (Gorteak bakarrik juzga ditzake, haien zin-hitza nahikoa da lapurreta-salakuntza altxatzeko).

XIII. mendean zehar presio fiskala handitu eta pribilegioak murrizten saiatuko da koroa.

Hori dela eta, talde sozial honek talde hertsi bat osatuko du, koroari eskubideak errespetatzeko bortizki eskatuz.

Erresumako Gorteetan leku emango zaie, frankoekin batera Unibertsitateen Estamentua osatuz.

BASAILU-JAURESPENA.

Nafarroa-ko erregeak Frantzia-koari bere basailu-jaurespena eskaintzen dio.